
Gaur egun bertsolaritza lantzen hasita daude zazpi herrialdeetako 21.000 ikasle Bertsolaritza irakaskuntzan proiektuaren barnean. Horretan 410 ikastetxe dira partaide; zentro publikoak, ikastolak zein kristau eskolak daude horien artean, eta nagusiki Lehen Hezkuntzako 4., 5. edo 6. mailan gauzatzen da.
Eta hori guztia gauzatzeko Bertsozale Elkarteko 38 irakaslek astero edo bi astez behingo maiztasunez, bertsolaritza eskola ematen dute hainbat txokotan. Proiektuaren oinarriak Bertsolaritzaren Curriculuma eta 2011ko Ixaka Lopez-Mendizabal saria duen ikasmateriala dira.
Horrez gain, hainbat ekimen ere burutzen dira proiektuaren barruan: ikastetxeak elkartuta egiten diren jaialdiak zein kantaldiak, bertso bildumak, irratsaioak…
Gero eta gehiago dira…, gero eta gehiago gara.



