Nontzeberri

Bi lan berri Erein argitaletxearen eskutik

Erein argitaletxeak bi liburu kaleratu ditu egunotan: Azpijokoa Azpiazun Iñaki Dorronsoro idazlearena, eta Lorik egiten ez dutenak NASH, Dolores Redondorena.

Dorronsororen lanean lapurretak, ustelkeria, lagun baten hilketa eta galipotezko kafe beroa nahasten dira abentura ilun batean. Zer ari zaio gertatzen Azpiazu auzoari? Isiltzen ez dakien kazetari bat eta detektibe zaildua, horiek dira protagonistak. Miren eta Alfontso. Alfontso eta Miren. Jantzi sonbreirua, hartu kuadernoa eta murgil zaitezte gurekin kale ilunetan, arratoien eta kriminalen artean, estolda zuloetan.

Redondoren lanaren korapiloa hauxe duzue: Nash Elizondo psikologo forentseak sorginkeriari buruzko kondaira baten jatorria dokumentatu du Legarrea leizean, Nafarroako Ibar Lasaietako batean, baina leizera jaitsi denean, duela hiru urte desagertutako Andrea Dancur gaztearen gorpua aurkitu du. Kasu horrek eskualde osoa hunkitu zuen, eta emakume bat dago kartzelan neska hura hiltzeagatik. 2020ko martxoan gaude, pandemiaren hasieran eta itxialdiaren atarian. Aurkikuntzak eta arrasto berriek ikerketa berriro irekitzera behartzen dute, oraingo honetan metodo zientifikoa erabiltzeaz gain, inplikatuen psikologian sakonduz eta antzinako misterioak ezagutuz ere bai.
Lan berria ez da thriller hutsa: giza arimaren erretratu hunkigarria da, pertsonaia nagusi ongi taxutuekin eta irakurleari gogoan geldituko zaizkion bigarren mailako pertsonaiekin.

Exit mobile version