BESTELAKOAK

Durangoko Plateruenako "Berbertan" elkarrizketa zikloaren barruan Edurne Brouard

Gizarte-gaiak dira Berbertanen jorratu, sakondu eta jendarteratu gura direnak, eta lehenengo ekitaldi honen ardatza euskarazko kulturgintza izango da. Horretarako ibilbide luze eta mamitsuko hiru elkarrizketatu eta esperientzia handiko hiru elkarrizketatzaile zorrotz izango dira bertan.

Benito Lertxundi elkarrizketatu zuen Pako Aristi idazleak, gero, Jon Sarasua elkarrizketatu zuen Amets Arzallusek eta martxoaren 3an, etzi, 20:00etan, Edurne Brouard elkarrizketatuko du Maialen Iriartek.

Euskarazko kulturgintzaren hainbat alderdi jorratzeko moduko hirukotea, beraz, 2011ko Berbertan honetan Plateruenean izango dena: sorkuntza, zabalkundea, pentsamendua, herri-mugimendua… zein bere alorretan azkeneko hamarkadatan buru-belarri jardun duten hiru lagunen ahotan.


Show More

Related Articles

Back to top button