Zarata eta kapitalismoa liburua Donostiako Audiolab-Artelekun antolatutako Zarata eta kapitalismoa: Desegin, ulertu eta elkarrekin denbora banatu mintegian aurkeztu zuten. Proiektu hau hainbat alditan eta ikuspegitan dago bilduta: liburu bat argitaratu da, mintegiak, aurkezpenak eta hitzaldiak antolatu dira, eta jendaurreko bestelako aurkezpenak ere bai, hala nola, kontzertuak eta taldeko inprobisazioko ekitaldiak. Mattin-ek eta Anthony Iles-ek argitara eman zuten izen bereko argitalpenak eman zion hasiera proiektuari, hainbat egileren ekarpena izan du, tartean, Ray Brassier, Emma Hedditch, eta Matthew Hyland.
2010eko abuztua eta urria bitartean, Centre d'art contemporain de Brétigny zentroan (Frantzian) aurkeztu zuten proiektua, izen honen azpian: Noise & Capitalism Exhibition as Concert (Zarata eta kapitalismoa erakusketa kontzertu gisa). Noise & Capitalism liburua abiaburutzat hartuta, CAC erakusketaren ingurunea bat-bateko kontzertu bilakatu zen, bi hilabetez luzatu zen bat-bateko kontzertua izan zen. Erakusketa eta kontzertuaren formatuak bata bestearen barruan desegitean, zarata izenaren erabilera desberdinen indarra ikertzen ahalegindu ziren, zarata musikako genero gisa iraunarazten aritu beharrean. Erakusketan egile hauen lanak bildu ziren: Mattin eta Loïc Blairon, Ray Brassier, Emma Hedditch, Esther Ferrer, Jean-Luc Guionnet, Anthony Iles, Matthieu Saladin eta Howard Slater.
Finean, egitasmoak kapitalismoak gure bizitza nola baldintzatzen duen islatzen du, inprobisazioa eta zarata baliatuz. Egitasmoa Mattin musikariak aurkeztuko du bihar Bulegoa Zenbakirik Gaben, 19:30ean.
Bulegoa Zenbakirik Gabek bidalita