BESTELAKOAK

Durangoko Azokaren fantasia ederra izan da

Durangoko Azoka amaitu berri da eta antolakuntza pozik dago emaitza orokorrarekin izan ere arrakastatsua izan da.

“Bost egunetan Landako eta inguruetako guneak jendez beteta egon dira, eta nobedadeak ezagutzeko zein ekitaldietan parte hartzeko gogoa nabarmena izan da. Aurreikusi bezala, azoka gaztea izan da. Izan ere, deialdiari erantzun ona eman diote kulturazale gazteek, eta Durangoko Azokara batu dira.
Aurkezpenak jarraitzen eta erakusmahaietan kuxkuxeatzen ikusi ditugu egunero, eta zer esanik ez abenduaren 8ko jardunaldian, eurei eskainitako Gazte Eztanda egunean.
Azokako partaideek ere nabarmendu dute gazteek erakutsitako interesa.”

Beste aldetik, kulturazaleen partaidetza handia izan da. Guneetan 265 ekitaldi burutu dira, eta gehienetan bete-beteta egon dira. Sarritan ilarak sortu dira, jendea aurkezpenetarako irrikaz egon delako. Azokan parte hartuz, azokaren parte sentitu dira.

Zaleen gogoa eta jarrera eskertu nahi ditu Gerediagak. “Beste behin ere, Durangoko Azoka euskal kulturaren erakusleiho izugarria izan da. Gainera, sortzaileen eta zaleen arteko zubia eraikitzea ahalbidetzen du, alde bientzako aberasgarria izanik.”

Orain beste ekimen berezi bati hasiera emango zaio: Zu Non, Han DA!. Euskal Herriko 88 liburu dendatan abiatuko dira aurkezpenak, nobedadeak ezagutu ahalko izateko.

Gogoan hartu: 59. Durangoko Azoka 2024ko abenduaren 5etik 8ra ospatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button