BESTELAKOAK

Durangoko Azokarako izena emateko epea zabalik da

49. Durangoko Azokarako izena emateko epea atzo bertan zabaldu zen ofizialki. Aurtengo ekitaldia abenduaren 5etik 8ra egingo da, eta bertan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde eta banatzaileek irailaren 30era arteko epea izango dute izena emateko  www.durangokoazoka.com webgunean.

Nobedadeak ere badaude urte honetarako, izan ere, erakusmahai erdia kontratatzeko aukera egongo da eta auto-ekoizpenetarako gune berria ere abiatuko du antolakuntzak. “Auto-ekoizpenerako joera ugaritu egin da azken urteetan eta hori ere nabaria izan da Durangoko Azokan. Joera berriak izan dezakeen beharrizanari erantzuteko, edizio honetan liburuen eta diskoen auto-ekoizketarako gune berria egokituko da. Norbere lanak ekoiztea erabaki duen sortzaileari edota elkarteari zuzendutako espazio berezitua izango da eta izena ematen duten guztien artean partekatua”.
Kasu honetan, izen-emate epea ezberdina izango da: irailen 15etik urriaren 15era.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button