ARTEA

Judith Prat argazkilariaren “Espoliazioa” erakusketa, Iruñean

Otsailera bitartean, Afrika izango da protagonista Iruñeko Ziudadelan. Bertan Judith Prat argazkilariak  65 argazki jarri ditu Nigeria eta Kongo herrialdeetako errealitatea zertan den erakusteko.

Bi herri horietan koltan eta petrolioa dira arazo eta ekonomia ustelaren motorra. Irudiotan  ingurugiroaren neurribako esplotazioa, gerra eta bere emaitza latzak, emakumeek jasaten dituzten bortizkeria eta agresioak, eta abar islatzen dira.

Judith Prat argazkilariak Panamako espetxeetan atera ditu argazkiak, Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazkan, Siriako errefuxiatuei Libanon,  Jordanian eta Turkian bizi dutenei atera dizkie, edota Nigeriako Boko Harameko indarkeriaren ingurukoak ere lortu ditu.

Bere ibilbidean hainbat sari lortu ditu: Human Photojournalism Award 2015 (Kanada), Julia Margaret Cameron Award 2014 (Erresuma Batua), Photofest Award 2014 (Mexiko), Prix de la Photographie (Paris) 2014, International Photography Awards 2014 eta 2013 (AEB), Moscow International Photo Awards 2014 edo Seminario de Fotografía y Periodismo (Albarracín) 2013, besteak beste.
Eta bere argazkiak hainbat hedabidetan ere ikusi ditugu: The Guardian, DAYS Japan, VICE Australia, VICE USA, El Mundo, Zazpika Magazine, El Confidencial, Heraldo de Aragón edo El Periódico de Catalunya

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button