MUSIKA

Durangoko Azokak musika barreiatuko du Euskal Herrian barrena

Durangoko Azokak egunotan zabalduko ditu bere ateak eta makina bat hitzordu garatuko dira modu presentzial eta online formatuan. Literatura izaten da azokaren ardatz bat eta musika beste bat.

Euskal musikak presentzia berezia izango du aurten Euskal Herriko hainbat txokotan, izan ere Durangoko Azokak kontzertu egitarau potoloa ondu du. Pandemiak ekarritako egoerari men eginez, Euskal Herriko hainbat udalerritan banatuko dira kontzertuok.

Abenduaren 4an izango da lehen ekimena, eta Kai Nakaik estreinako diskoa aurkeztuko du Durangoko Plateruenan, 19:30ean.
Abenduaren 5ean, Gatibuk kontzertua egingo du Azpeitiko Soreasu antzokian, 16:30ean. Liher eta Sorkari Atarrabiako Totem aretoan arituko dira, 16:30etik aurrera. Eta azkenik, Silicies Grizzlies eta Kyxo taldeak Donostiako Dabadaban izango dira, 18:00etan.

Abenduaren 6an, Izate Faltsua eta Rodeo, Amurrioko Burubion izango dira; Kaleko Urdangak eta Perlata, Atarrabiako Totemen; Gatom eta J Martina, Bermeoko Kafe Antzokian; Dena eta Habi, Donostiako Dabadaban; Brigade Loco eta Barne Guda, Gasteizko Jimmy Jazzen; eta Dupla eta Nikotina, Ondarroako Beikozinin. Aipaturiko kontzertu guztiak 18:00etan hasiko dira.

Abenduaren 7an, Joseba Irazoki eta Inoren Ero Ni Bermeoko Kafe Antzokian izango dira, 18:00etan; Raitx taldea eta Burrundariak, Donostiako Dokan, 18:00etan; Sara Zozaya Amurrioko Burubion, 19:00etan; eta Zea Mays, Bilboko Euskalduna jauregian, 19:00etan.

Azkenik, abenduaren 8an, Patxuko Nice, Ondarroako Beikozinin izango da, 17:00etan; Mihise eta Kaskezur, Donostiako Dokan, 18:00etan; Amorante eta Moxal, Gasteizko Jimmy Jazzen, 18:00etan; Sua, Azpeitiako Sanagustin kultur aretoan, 19:00etan; Nøgen, Bilboko Euskaldunan, 19:00etan; eta Ezpalak, Ondarroako Beikozinin, 19:00etan.

Informazioa eta sarrerak eskuratzeko, egin klik hemen.
Gozatu Euskal Herriko musikaz!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button