BERTSOTAN

Gernika eta Tolosako finalaurrekoak, prest

Tolosan, Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa jokatuko da igandean, eta dena prest dago, falta den gauza bakarra sarrerak dira; izan ere, guztiak saldu dira jada: 1.732 lagunentzako tokia du Usabal kiroldegiak eta guztiz beteko da.

Amaia Agirre, Etxahun Lekue, Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Jexux Mari Irazu eta Unai Iturriaga arituko dira Tolosako Usabal kiroldegian, 17:30ean hasita.

Tolosakoa Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa da hau. Izan ere, Gernika-Lumon jokatuko da lehena, larunbatean, honako sei bertsolarirekin: Amets Arzallus, Jokin Uranga, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto eta Nerea Elustondo. Saioa 17,30ean hasiko da, herriko Jai-Alai pilotalekuan.

Animo!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button