BERTSOTAN

“Durangaldea uztabarritzen” bertso-programa

Durangaldeko Bertso Eskolak bertsolaritza hauspotu nahian Durangaldea uztabarritzen izeneko zirkuitua abiatuko du asteburu honetan. Bertan eskualde horretako adin guztietako bertsolariak arituko dira larunbat honetatik aurrera. Lehenengo saioa martxoaren 13an izango da, Elorrioko Gaztetxean.

Pandemiaren eraginez bertsogintza asko moteldu da toki guztietan, baina Durangon ez dute erabateko gelditzerik nahi, eta bertsogintzari plaza eskaintzea otu zaie Durangaldeko Bertso Eskolako kideei.

Saio pilo bat atondu dute osasun neurriak ondo gordeta, bertako bertsolariak mugimenduan jar daitezen berriz. Eta gainera saioek ez dute formatu bat gordeko, askotarikoak izango dira, eta bertan ere maila handiko bertsolariak gonbidatu gisan agertuko dira. Hortaz, gazteak eta ibilbide luzekoak elkarrekin arituko dira zenbait saiotan.

Durangaldea uztabarritzen egitarauaren barruan honako zitak izango dituzue: Elorrion (martxoaren 13an), Durangon (27an), Iurretan (apirilaren 16an), Zaldibarren (24an), Zornotzan (30ean), Otxandion (maiatzaren 8an), Berrizen (29an), Mallabian (ekainaren 19an) eta Abadiño (uztailaren 2an).

Diogun bezala, larunbatean abiatuko da bertso-programa Elorrion, eta bertan Iruri Altzerreka, Txaber Altube, Erika Lagoma eta Aitor Esteban bilduko dira, 18:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button