ESZENA

“Dramaturgia Laborategia”, Bilbaoeszena Antzerki Baliabideen zentroan

BilbaoEszenak, Bilboko Udalaren Antzerki Baliabideen Zentroak Javier Liñera adituak uztailean emango duen Dramaturgia Laborategian izena emateko epea zabalik du. Tailerra uztailaren 5ean, 7an, 9an, 12an, 14an eta 16an egingo da.

Laborategiaren nondik norakoak honakoak dituzue: “Bakarrizketa edo pertsona bakarreko pieza oso pertsonala da zentzu askotan. Ez norberari buruz hitz egin behar delako, baizik eta idazten duen pertsonaren inplikazioa dagoelako. Ikastaro honetan pieza hau idazteko urratsak jarraituko dira, interesa duten pertsonak bakarrizketa bat sortzen has daitezen. Laborategi horretan, testuak idazteaz gain, materialak ere ordenatuko dira, eta sortzen diren materialak bateratu egingo dira. Era berean, materialak ahoan eta gorputzean jarriko dira, sorkuntzarako baliogarriak diren ikusteko.”

Tailerra antzerkian eta idazketan interesa duten pertsonei zuzenduta dago, eta oinarri txiki bat izango du antzerki-idazketarako, antzerki-pieza baten sorkuntzaren azterketarako, bakarrizketaren elementuetarako eta pertsonaiaren eraikuntzarako.

Javier Liñerak dramaturgia ikasi zuen Paco Bezerra, Alberto Conejero eta María Velascorekin eta ESADCILen egin zituen ikasketak. Ikuskizun onenari Indifest Saria jaso du, Urrezko Hiruki Saria, eta bi aldiz izan da Max Sarirako Hautagai Errebelazio egile gisa. Egileen Elkartearen 2020 Jesus Campos Saria ere jaso du, eta Donostia 2016ko Dramaturgia Berriak programarako eta Eusko Jaurlaritzaren antzerki-testuetarako diru-laguntzarako hautatu dute. Bereak da ¿Qué fue de Ana García? antzezlan ezaguna.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button