ESZENA

“Reikiavik”, Santurtzin eta Hondarribian

XIX. Max Sarietan finalista eta antzezlan onena, antzerki egile onena eta eszena zuzendaritza onena jaso dituen lana, Reikiavik, gaur ikusi ahalko da Santurtziko Serantes Kultur Aretoan, 20:30ean, eta bihar, Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan.

Juan Mayorgak idatzitako eta zuzendutako komedia garaikidea da obra hau, Guerra Hotzean girotutako xakea, antzerkia eta bizia uztatzen dituena, edota beste modu batean esanda, komunismoari, kapitalismoari, xakeari, antzerkiaren jokoari eta besteen bizitzak bizitzen dituzten gizonei buruzko parodia, “zenbat eta gertuagotik begiratu, orduan eta misteriotsuagoak” diren izakiei buruzkoa.

Bailen eta Waterloo, beste mutil baten aurrean kontatzen dute Reikiavikeko duelua, han  Bobby Fischer eta Boris Spasski xake jokalariek partidarik entzutetsuena jokatu zuten. Bata Boris izango da eta bestea Bobby, baina era berean pieza ezberdinak mugitu zituztenen papera ere hartuko dute. Cesar Sarachu, Daniel Albadalejo eta Elena Rayos aritzen dira Juan Mayorgak idaztitako lan horretan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button