ARTEA

Artisten arteko konbatea Xanonen: Pablo Aizoiala Vs.Charles Malinsky

Bilboko Xanon galeriak Pablo Aizoiala (Durango, 1954) eta Charles Malinsky (Kanada, 1957) artisten margolanak jarri ditu aurrez aurre Kolorea Versus Zuribeltza izenburupean. Izan ere, bi pintoreen proposamenak erabat kontrakoak omen dira. Konbate itxura duen erakusketa zabalik egongo da ekainarean 30era arte.

Erakusketaren bitartez galeriak ez du bi artisten arteko ezberdintasunak erakutsi nahi, baizik eta erakustea zein adierazpide ematen dion polikromoak eta monokromoak, bakoitzak bere aldetik, pinturari.

Hala, Pablo Aizoialaren obrak adierazpide zuzena erakusten du. Ez da batere literarioa, ezta narratiboa. Konposizioaren zintzotasunak emozioa igortzen du, eta izaera koloretsua du, ezbairik gabe.

Malinskyk, berriz, margolan monokromatikoak egiten ditu apropos. Bere mihisetan istorio enigmatikoak josten ditu, kutsu zinematografikoa duten irudiak erabilita, -sekuentzia baten zati direla ematen du-. Horrez gain, batzuetan antzerti-zentzua agertzen du, eta surrealista ere izan daiteke bere istorio pintatuetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button