IKUS-ENTZUN

Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdia abian

Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiaren 13. edizioa gaur berton, urtarrilak 13, abiatuko da eta 18ra bitartean luzatuko da.

Film, dokumental eta estilo guztietako pieza zinematografikoak eskainiko dira Donostiako hainbat txokotan. Bestelako hitzorduak ere izango dira, nola ez.
Dock of the Bay ekimenaren izpiritua zertan den antolatzaileek azaldu dute ohar xelebre honen bidez: “Ez gara aspertzen genero honen alde apustu egiteaz, gero eta joriago ageri eta gero eta gauza gehiago kontatzeko gai delako. Musika dokumentalak zera hau baitu, haietan aurki ditzakegun sortzaileen amalgama hori, kameraren alde batera zein bestera. Eta batez ere, ez gara aspertzen zinera joateaz eta barruan biltzen duen musika bizi eta entzuteaz.
Aurten ere izango gara zuen zain Dock zine aretoetan, kontzertuetan, festetan, elkarrizketetan. Zuen zain egongo gara Perfect Dayn, urteko dokumental gailenenekin eta sarituenekin, Paint it Blacken, Publiko Berrietan, Jaialdiko Elkarrizketetan, eta Dock Liven: berriro emango da sail hau zinea eta zuzeneko musika elkar hartuta, berriz ere inoiz errepikatuko ez diren pieza efimeroak, bakanak sortzea lortu, eta guri eskaintzeko. 2020 gure hamahirugarren edizioa izango da”.

Makina bat kontu, hitzordu eta emanaldi dituzue eskura egun hauetan, Dock of the Bay jaialdian. Ez hutsik egin!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button