IKUS-ENTZUN

"Deabru guztien urtea" filma pantailaratuko dute Oreretan

Deabru guztien urtea (Angel Amigo/Euskal Herria/2007) desagerpen baten kronika da. 1976ko uztailaren 23an desagertu zen Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur, ETApm-eko kidea. Oraindaino ez da gorpurik agertu, ezta ikerketarik egin ere.
Dokumental honek Pertur desagertu zen urtearen kontaketa egin eta hipotesi berri bat jarri du mahai gainean, pasadizo iluna apur bat argitzeko. Honen arabera, zantzu asko daude Pertur Espainiako Poliziaren aginduz Italiako neofaxistek bahitu zutela pentsatzeko.

Beste aldetik ere, hitzaldia-bideoemanaldia egingo dute Loiolako Gaztetxean (Donostian), ostegun honetan, 19.30ean, Londres no es Sevilla dokumentala eskaintzeko.

Mikelazulo kultur elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button