ARTEA

Jose Antonio Sistiagaren erakusketa ikusgai Donostia

Jose Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) pintoreak Velocidad, Luz, Color izenburuko erakusketa paratu berri du Donostiako KUR galerian. Erakusketa zabalik egongo da irailaren 30era bitarte.

Bere obsesioetako bat da erakusketaren gaia: natura. Izan ere, natura bere obra guztiari lotutako elementua da. Kanpoko naturarekiko paraleloa den natura bilatzen du artistak erakusketa honetan, alegia, bere natura propioa irudikatzen saiatzen da

Sei sailetan antolatuak, bisitariak interpretazioari zabalik dauden koadroak ikusi ahal izango ditu, bisitari horrek galderak egin eta galdera horien erantzunak bila ditzan.

Sistiaga 13 urterekin hasi zen pintatzen: San Telmo museoko obrak kopiatzen zituen. 1955etik 1961era bitarte Parisen bizi izan zen. Sasoi horretan arte garaikidea ezagutu zuen. 1961etik 1962 Ibizan izan zen eta Sobre el tiempo margolanak egin zituen. 1965ean GAUR izeneko taldea sortu zuen Amable eta Oteizarekin batera. Talde horretara Basterrechea, Mendiburu, Chillida, Balerdi eta Zumeta batu ziren. 1968an pelikula gainean pintatutako film luzea egin zuen, eta egun Ziburun bizi da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button