LITERATURA

Txikienenentzat ere lan berriak datoz

Literatura handiarekin batera, beste literatura txikiago bat agertzen da beti, gure gaztetxoentzat idazten dena. Egun hauetan hainbat liburuxka jaso dugu Nontzeberrin, txikien gozamenerako idatzi edota itzuli egin direnak.

Miren Agur Meabek, Elkar argitaletxeko Sentipuinak saileko bi lan itzuli ditu: Ehunzango dantzaria eta Zer duzu Matxangus?
Lan biak Begoña Ibarrolarenak dira eta ilustratzaileak, Jose Luis Navarro eta Ulises Wensell izan dira, hurrenez hurren.

Argitaletxe berak ere, baina Batela sailean, beste bi lan argitaratu ditu. Antxine Mendizabal zumarragarrak Ametsi tripek hitz egiten diote izeneko lana idatzi du eta Iosu Mitxelenak ilustrazioak egin ditu. Tripetako zaratak: lehoi baten orroa, txerri baten kurrinka, otso baten ulua, eta horrela ezin lorik egin!

Eta bigarrena Arrate Egañak idatzitako Familia berria lana da. Bertan agertzen diren marrazki ederrak Jone Taberna marrazkilari lesakarrak egin ditu.

Liburu hauekin ezin aspertu, ezta?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button