IKUS-ENTZUN

Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldiaren azken eguna

Bihar, apirilaren 19an, amaituko da Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldia. Aurtengo lanek osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak, eta antzeko gaiak jorratu dituzte.

Guztira 35 nazionalitateko 45 film programatu dira (26 film luze eta 19 film labur), eta izen handiak ere izan dira, besteak beste Agnieszka Holland eta Nuri Bilge Ceylan, baita Indarkeriaren oi(h)artzunak eta Muerte en Amara euskal ekoizpenen estreinaldi absolutuak ere.

Benito Zambranok zuzendutako El salto (2023) hasiera eman zion jaialdiari, eta  bihar, apirilaren 19an, Andrea Jaurrietak zuzendutako Nina (2023) euskal filmak itxiko du zinemaldia Victoria Eugenian. Bihar pantailaratuko den lanaren korapiloa hauxe duzue: “Hazi izan zen kostaldeko herrira itzultzea erabaki du Ninak, eskopeta bat poltsan duela eta helburu batekin: Pedrori mendekua hartzea, herriak orain omentzen duen idazle ospetsuari. Bere jaioterriarekin, iraganeko oroitzapenekin eta haurtzaroko bere lagun Blasekin berriro elkartzeak mendekua bere aukera bakarra ote den birplanteatzera eramango du. Nina thriller bat da, western femenino garaikide bat, non mendekuaren istorio batean uztartzen diren iragana eta oraina.”
Bihar ere film luze eta laburren sariak banatuko dira.

Zinemaldiaren programazioan, film guztien gain, lau erakusketa ere ikusgai dira, non ilustrazioak eta argazkilaritza gai nagusiak izan diren.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak dauzka xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button