IKUS-ENTZUN

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. astea urriaren 30etik azaroaren 6ra arte egingo da. Beldurrarekin bat egiteko xedez, makina bat film eta jarduera paralelo bildu dira egun horietan guztietan.

Datorren urriaren 30ean, Victoria Eugenia Antzokian, Korea herrialdetik datorren Peninsula filmak (Yeon Sang-ho, 2020) hasiera emango dio Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteari. Eta Frantziako Mandibules filmak (Quentin Dupieux, 2020) itxiko ditu jaialdiaren ateak azken egunean.

Programazioaren barruan, fantasiazko zinemako urteko film luze, obra klasiko, eta film laburrik onenetako batzuk ikusteko abagunean izango da, ondu diren beste jarduera batzuekin batera. Guztira, 18 film luze eta 33 film labur (13 film laburren nazioarteko sailean, 7 animazio-film laburren sailean, eta 13 Espainiako film laburren sailean) pantailaratuko dira.

Panpin madarikatuak zikloa sei filmez osaturik dator aurten, Tabakaleran eta Okendo Kultur Etxean. Beste aldetik, Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan, omenaldia egingo zaio duela hilabete batzuk zendu zen Javier Aguirre zinemagile donostiarrari, eta haren filmik garrantzitsuenetako bat emango da: El gran amor del conde Drácula (1972).

Astearen barruan bestelako kontu batzuk ere antolatu dira, hala nola, Azaro mamua izeneko hedapena, Mikel Pagadik beldurrezko zinemari buruz egingo duen bakarrizketa, Beldurted izenekoa; eta Fanzineen gerra klasikoaren 5. edizioa. Horrez gain, lau erakusketa egongo dira ikusgai: Topic Museoa, Alegiazko izakiak; Sarima, Mundu magiko bat; Fernando Mircala, Etorkizun dotorea; eta Betiereko Juan Gimenez.

Xehetasun guztiak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button