ESZENA

Alegria-Dulantziko Antzerki Jaialdiko izen-ematea zabalik

Alegria-Dulantziko Jaialdia azaroaren 1etik 23ra egingo da, eta taldeek ekainaren 14ra arte eman ahal izango dute izena.

Edozein tokitako antzerki-talde ez profesionalek parte hartu ahal izango dute, eta beren antzezlanen edukia (familiei edo haurrei begirakoa barne), estiloa eta hizkuntza ere edozein motatakoak izan ahalko dira. Talde bakoitzak, gehienez, 2 antzezlan aurkeztu ahal izango ditu.

Horretarako, ezinbestekoa izango da dokumentazio hau aurkeztea: batetik, izena emateko fitxa, behar bezala beteta. Horri, hauxe erantsi beharko zaio: Antzezlan osoaren kopia, edozein euskarri informatikotan (DVDa, pendrivea…), edo lanaren bideo osoa Interneten ikusi ahal izateko esteka (taldeek egokiro dabilela bermatu beharko dute; izan ere, sarbide-arazoak egonez gero, eskaera zuzenean baztertuko da). 2/3 argazki edo irudi, euskarri informatikoan, egitaraua edo bestelako zabalkunde-elementuak prestatu ahal izateko.

Ahal dela, izena posta elektronikoz emango da, helbide honetan: casacultura@alegria-dulantzi.eus

Hautaketa Batzorde batek aukeratuko ditu, aurkezten diren proposamen guztien artean, 9 antzezlan parte-hartzaileak. Batzordearen erabakia apelaezina izango da.
Jaialdian parte hartzen duten 9 taldeek 900 €-ko diru-laguntza bana jasoko dute joan-etorrietarako eta emanaldirako, bai eta partaidetza-diploma bana ere. Emanaldien hurrenkera antolakuntzak erabakiko du. Amaiera-ekitaldia eta sari-banaketa: ekainaren 23an.

www.teatroamateur.com webgunean jaialdiari buruzko informazio guztia dago eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button