
Maiatzaren 14tik ekainaren 13ra arte, Donostiako 36. Gazteen Antzerki Topaketa garatuko da, non 19 antzezlan eskainiko diren hiriko sei agertokitan: Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egiako Kultur Etxea), Lugaritz Kultur Etxea, Intxaurrondo Kultur Etxea eta Kontadores Gazte Zentroa.
Betiko legez, ekimenak duen helburua oso sinplea da: gazteria eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea. Era berean, gazteriaren artean kultura ekitaldietara joateko ohitura bultzatu nahi da.
Denetariki izango da ikusgai, ekoizpen propioak edo klasikoak eta horiek baloratzeaz Kimetz Etxabe, Irati Muñoz eta Eider Villalba antzezleak arduratuko dira.
Sari banaketa ekainaren 14an izango da Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan.
Egunez eguneko programazio guztia, hemen kontsultatu ahal duzue.