MUSIKA

P.I.L.T. taldeak Bilbon eta Iruñean joko du

P.I.L.T. talde mungiarra bueltan da lau kontzertu egiteko asmoz. 1990eko hamarkadan, besteak beste, Hil da Jainkoa ereskerkia idatzi zuen banda oholtzan izango da boskote formatuan, alegia, taldekide izan ziren musikari guztiak: Jose Manuel Sampedro Xanpe, Rafa Rueda, Aitor Abio, Txarli Solano eta David Gonzalez.

Bada, lehenengo bi kontzertuak asteburu honetan izango dira: gaur, Bilboko Kafe Antzokian eta bihar, berriz, Iruñeko Totem aretoan.

Beste bi hitzorduak hauexek dira: hilaren 12an, Tolosako Bonberenea gaztetxean eta 13an, eta, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Honela iragarri zuen taldeak zuzeneko-itzulera hau iragan urtarrilean: “Hamarkada baino gehiago pasatu da gure azken emanalditik. Musikak bizi gaitu, eta taldearen gelditzeak proiektu ezberdinetarako ateak zabaldu zizkigun taldeko partaide guztiei. Horietan darraigun arren, une egokia iritzi diogu gure bideak berriz gurutzatzeko. “Zergatik?” izango da gehienok buruan izango duzuen galdera eta, egia esan, ez dago zergati berezirik. Galdera honi eman diezaiokegun erantzunik zintzoena “Zergatik ez?”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button