LITERATURA

“Donostia Kultura” Poesia Lehiaketarako azken egunak

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, DK poesia lehiaketaren 5. ediziorako deialdia du bidean. Lehiaketaren xedea euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da.
Lanak aurkezteko epea azken egunetan dago, abenduaren 31n amaituko baita.

Lehikaetan 35 urte bete gabe dituzten egile berriek aurkeztu ahalko dituzte euren lanak. Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira.

Eli Tolaretxipi, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2022ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.
Irabazleak 1.000 euro, eta Imanol Larrinagaren margolan bat jasoko ditu. Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du.

Aurreko edizioetako saridunak honako hauek izan dira: Estibaliz Martinez Diaz de Cerio, Gorka Salces, Lizar Begoña eta Maialen Berasategi Catalan.

Lehiaketaren betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button