
Gorka Urbizu, Imanol Ubeda eta Haritz Beristain musikariek eratutako taldeak bost kontzertu egingo ditu azaroan. Hirukoteak disko bakarra grabatu zuen duela hamar bat urte, Bonbereneak argitaratua eta bost doinu biltzen zituena.
Bada, sare sozialetan zenbait zertzelada irakurri eta ikusi ostean, Peiremans+ taldeak itzuli egin dela jakin dugu, Badok.info webgunearen bidez.
Hasteko, azaroan, bost kontzertu egingo dituzte: 5ean, Bilboko Kafe Antzokian; 6an, Gasteizko Jimmy Jazz areotan; 7an, iruñeko, Zentralean; 12an, Donostiako Dabadaban; eta, amaitzeko, 15ean, Tolosako Bonberenean.