IKUS-ENTZUN

Dokumental egileentzako topaketa

Donostiako Zinemaldiaren esparruan, XIII. Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Fororako deialdia zabaldu da, dokumentalak garatze-fasean egonez gero eta finantzaketa edo bazkideen bila ibiliz gero, sektore horretako profesionalentzako topagune bat baita hori. Foroa irailaren 26tik 28ra bitarte egingo da, eta hiru ataletan garatuko da, proiektuaren kalitatea, aurkezpena eta finantzaketa optimizatzeko helburuarekin.

Zaleentzat tailerrak antolatuko dira eta kasu horretan hautatuak izan diren produktoreek, bi tutoreren laguntzarekin proiektuen aurkezpena hobetzeko aukera izango dute, bai eta sektoreko hainbat profesional famaturen aurrean beren proiektuak azaltzeko ere.

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa IBAIAk eta Donostiako Zinemaldiaren Industry Club ekimenak antolatutako jarduera da, eta ikus-entzunezkoen sektorea garatzeko apustua egiten duten euskal instituzio eta erakunde askoren lankidetza izan dute.

Informazioa IBAIA plataforman duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button