ESZENA

Adinik ez dutenentzako txotxongiloak

Abenduan zabaldu zituen bere ateak Txotxongiloak igandero programak. Hiru igande horietan izandako arrakastak ziklo honen luzapena egitera behartu ditu antolatzaileak.
Gaur goizen, programazioa berri horren gaineko xehetasunak eman dituzte Concha de la Casa programazio koordinatzaileak eta Ignacio Casado zuzendariak

Datozen emanaldiak apirilera arte luzatuko den eskaintza oparoaren ardatza izango dira. Talde batzuk ohikoak izango dira hasieratik eskaini duten maila teknikoagatik, eta horiekin batera bestelako proposamen berritzaileagoekin gozatu ahalko du ikuslegorik gazteenak.

Programazio anitzekoa izango da Bilboko goizak txotxongiloz beteko dituena eta adin guztietako neska-mutilak erakarriko dituenak.

“Hiru igande izan dira orain arte arrakasta beterikoak eta hemendik aurrera beste 14 iganderako ikusgarriak antolatu ditugu”, esan du Bilboko Campos Eliseos Antzokiaren zuzendaria Ignacio Casadok. “Horretarako 5000 sarrera jarriko ditugu salgai sasoi honetarako”, erantsi du gero.

Concha de la Casa programazio koordinatzaileak bere aldetik, hitzordu ezinbestekotzat jo du igandeetako hau, “honezkero oso publiko fidela baitugu eta horrek bultzatu gaitu programazio hau ontzera”.

Lehen emanaldia Factoria Nortek egingo du datorren urtarrilaren 13an. Toki askotako taldeak joango dira Bilbora, tartean, Teatro Arbole, La mar de marionetas, Viravolta, Periferia Teatro, Tropos, eta abar.

Nabarmendu behar da emanaldietarik lau euskara hutsean izango direla. Hala, otsailaren 3an, Toni la Sal taldeak Birusak Erasoan lana egingo du; martxoaren 3an, Zirkun Zirkok Ilusioaren doinua lana antzeztuko du; 17an, Patata Tropikala taldearen Zapata gorriak obra ikusi ahalko da; eta azkenik, apirilaren 14an, Behi-Bis taldeak Bueltaka lana oholtzaratuko du.

Emankizunak, Kupula Aretoan, 12:30ean eta 17:30ean izango dira. Nagusiki, txotxongiloen programazio hau 3-10 urte bitarteko neska-mutikoentzat zuzenduta doa, baita senitartekoei ere.
Bilboko Campos Eliseos Antzokiaren ekimena da ia igandero txotxongiloen ohiko programa egonkorra eskaintzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button