IKUS-ENTZUN

Dock of the Bay, Musika Zinema Dokumentalaren Jaialdia

Donostiako Dock of the Bay Musika Dokumentalaren zinema ekainaren 17tik 22ra egingo da. Proiekzioak Trueba zinema aretoetan, Tabakaleran, Principal Antzokian, Le Bukowskin eta Santa Teresa komentuan izango dira.

Betiko legez, sail asko izango ditu jaialdiak baina film luzeen sail ofiziala izaten da indartsuena. Aurten zortzi lan lehiatuko dira. Lehenengo proiekzioa ekainaren 18an egingo da, Trueba zinema aretoetan21:00etan. Bertan, Philipp Fussenegger eta Judy Landkammerren Teaches of Peaches filma ikusteko abagunea izango da. “Peaches musikariaren 2022ko urteurreneko biran zehar filmatua, dokumental honek haren artxibategiko altxor esklusiboak eta birako irudiak uztartzen ditu”.
Ekainaren 19an, 19:00etan, Toti García eta Lluís Prietoren Naturalesa morta, la història de Sexy Sadie filma pantailaratuko da. “Zer da arrakasta, diskoak saltzea ala norberak egin nahi duen musika egitea?” Egun berean, 21:00etan, Jeff Dupre zuzendariaren This is a Film About The Black Keys filma ikusi ahal izango da. Zuzendaria bertan izango da filma aurkezteko eta solasaldi bat egiteko.
Ekainaren 20an emanaldi bikoitza izango da. Alde batetik, 19:00etan, Rocío Martín zuzendariaren Fernanda y Bernarda filma aurkeztuko da, eta 21:00etan, Nicolas Jack Davies zuzendariaren Omar and Cedric: If This Ever Gets Weird filma proiektatuko da. Ostiralean hiru film ikusi ahal izango dira. Lehenengoa 19:00etan, César Martínez Herrada zuzendariaren Generación Lagartija filma izango da, eta bertan, Granadako Lagartija Nick taldeak leku surrealista eta berritzaile batera eramango ditu ikusleak. Geroago, 20:00etan, Heiko Lange eta Gudrun Guten GUT filmaren nazioarteko estreinaldia egingo da.
Azkenik, 21:20etan, Antony Crook zuzendariaren Mogwai: If The Stars Had A Sound film britainiarra eskainiko da. Filmak Mogway taldearen ibilbidea erakusten du 90. hamarkadan hasi zenetik osatutako hamargarren albuma sortu arte.

Film luzeez gain, edizio honetan zazpi film labur ere eskainiko dira, horietako sei saio bateratu batean, ekainaren 20an, ostegunean, Tabakalerako zinema aretoan, eta hor, zuzendariek aurkezpenak eta solasaldiak egingo dituzte. Eta betiko moduan, musika dokumentalik onenen aukeraketa bat egingo da Perfect Day lehiaz kanpoko atalean.

Jarduera paraleloak ere ez dira faltako, eta Dock of the Bay jaialdiaren egitarauan, Dock Live! kontzertuak, Kokoshca eta Diego Vasalloren emanaldiak eta Dock of the Bay solasaldiak ere antolatu dira.

Hemen duzue dena zehaztasun osoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button