MUSIKA

Willis Drummond taldearen “Hala ere” birako amaiera-kontzertua

Urtarrilaren 5ean, 21:00etatik aurrera, eta Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, Willis Drummond taldeak Hala ere birako azken kontzertua eskainiko du.

Hala ere da taldearen azken lana honela definitu dute: “Diska horrentzat, zerbait berri nahi genuen, eta mandarina hori inposatu da, izen bera daraman kantaren lehen hitzetan agertzen baita. Hautu estetikoa baino haratago”.
Lan horretan, aipatuko diren gaiei irudia ematen die: “gero ta krisi ekologiko eta soziala gehiago bizitzen dituen sistema akitu baten zentzugabekeria eta zentzugabekeria horrek sortzen dituen ezintasun eta galtze sentimenduak edota etengabeko galdezkatzeak (mandarina, gauzak, jostaleku ala infernu ). Horren ondorioz, denok, mundua aldatu nahi genukenok ere bai, kontraesanez betetzen gira. Diskaren tituluak kontraesan hauek laburbildu nahi ditu : Hala ere.
Baina hala ere, lehen aspektu ilun horren gibelean, itxaropen ikutuak agertzen dira, baita ekintzetara pasatzeko deia eta aintzina jotzeko beharra. Azkenean hitz personalagoen bidez, azpimarratzen da ere zer den garrantzitsua (ez dugu behar). Hitzak baino haratago, gure musika eta talde gisa dugun funzionamendua doaz bide hortik. Musikalki lehenik, espero dugu entzunen duzun diska hau berri eta fresko izatea, nahiz eta momentu berean, oso Willis Drummond izan.”

Willis Drummondek bere musikaren energia guztia beste behin deskargatuko du gau horretan.

Eta kontzertuaren aurretik, Baionako Zetkin punk feminista taldea arituko da. Feminismoa abiapuntu gisa hartuz, haien sorkuntzek jendarteko gaiak jorratzen dituzte, musika indartsuekin hitz amorratuak lagunduz. Taldekideak Mari Lagan (ahotsa), Nathalie Riobe Gorostiaga (baxua), Marion Cabentous (gitarra), Julien Labat (gitarra) eta Pierre Sangla (bateria) dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button