LITERATURA

DK Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute

Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak DK Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute, eta epe hori urtearen azken egunean itxiko da, abenduaren 31n.

Lehiaketaren 8. edizioaren xedea euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea izango da berriro.
Lehiaketa honetara 35 urte bete gabe dituzten egileek bidali ahal dituzte euskarazko  poemarioak, beti ere, originalak, inon argitaratu gabeak eta inongo literatura lehiaketatan saririk gabekoak. Lanok errima eta neurria librekoak izango dira.
Lanen luzera gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa.

Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta 2025eko martxoaren 21a baino lehen esango du nor den irabazlea. Poemariorik onenak 1.000 euroko saria izango du, eta Imanol Larrinagaren margolan bat ere jasoko du. Gainera, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta ohi den bezala, egileak Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartuko du datorren urtean.

Lehiaketaren oinarriak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button