IKUS-ENTZUN

“Zinema Feministaren Historiak” zikloa ekainera bitartean

Hasieratik. Zinema feministaren historiak izeneko zikloa garatzen ari da Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren eta Artium Museoaren arteko lankidetzari esker. Apirilaren 2an izan zen lehen emanaldia, eta maiatzaren 7an, igandean, bigarren saioa izango da. Ekainaren 4an azken hitzordua programatu dute.

Zinema-ziklo honen helburua da “emakume zinemagileak eta haien filmak ezagutaraztea. Errealitate horiek zinema kanonikoaren historiatik kanpo geratu dira, eta ezinbestekoa iruditzen zaigu aldarrikatzea. Hasiera batean ibilbide kronologiko bat proposatu genuen, eta geroago filmen arteko harremana eraiki genuen zinemaren bidez. Edizio berri honek berrikuntza bat du: zinemagileek beraiek proposatuko dituzte emakumeek zuzendutako filmak zinemaren historian zehar, eta zinema-zuzendariek beraiek aurkeztuko dituzte saioak.”

Igande honetan Tamara Lucarini zinemagileak aurkeztuko duen saioan, Julia Ducournau zinegilearen Crudo (Grave) filma ikusteko abagunea egongo da. lanaren korapiloa hauxe duzue: “Justine 16 urteko neska gaztea kide guztiak albaitariak eta belarjaleak diren familia batean bizi da. Ikasle bikaina da, etorkizun handikoa, baina Albaitaritzako Fakultatean sartzean, topatzen du mundu dekadente, gupidagabe eta arriskutsuki erakargarri bat. Lehenengo astean, ikaskideekin ongi moldatzeko obsesioak eramanda, familiak erakutsitako printzipioetatik aldendu, eta haragi gordina jaten du bizitzan lehen aldiz. Laster agertuko dira ondorioak, eta gaztea bere benetako nortasuna erakusten hasiko da.”

Datorren hilean, Censor (Prano Bailey-Bond, 2021) filma pantailaratuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button