MUSIKA

Mikel Azpirozek disko berriaren aurkezpena egingo du gaur Bilbon

Gaur, urtarrilaren 29an, Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak Islak diskoaren aurkezpen kontzertua hartuko du, Mikel Azpirozen eskutik. Berarekin Karlos Arancegi baterian eta Fernando Neira kontrabaxuan arituko dira. Kontzertua Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian izango da 19:00etan hasita.

Gaua eta Zuri a piano solo aurreko diskoen arrastoari jarraituz, Mikel Azpirozek Islak argitaratu du. Lana joan den urtean grabatu zen Donostian, Mamusik estudioan. Azpirozek 2006an sortu zuen zigilu hori, Elkano Browning Cream proiektuko nahiz bakarkako lanak argitaratzeko. Diskoa denda fisikoetan eta plataforma digitaletan dago eskuragarri.

Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) sei urterekin hasi zen pianoan eta musika klasikoko ikasketak kontserbatorioan jazz eta bluesera bideratu zituen laster. Nahiz eta ingeniaritza industrialean lizentziatu, beti izan zuen musikarako grina, eta musikari, konpositore eta ekoizle bezala bere proiektuetan (Elkano Browning Cream) zein kolaborazioetan (The Waifs, Duncan Dhu, Travellin’ Brothers, Jabier Muguruza edo Elena Setién) garatzen du bere ibilbidea.

Egungo egoeraren segurtasun-neurriak direla eta, ekitaldi-aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren eserlekuetan jarri ahal izateko. Era berean, higiene-neurriak zorrotz bete beharko dira, eta nahitaezkoa izango da maskara uneoro erabiltzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button