MUSIKA

Holy Wave taldearen psikodelia, Donostian

Amerikako Estatu Batuetako Austin hiriko Holy Wave talde psikodelikoak Donostiako Le Bukowski Klubean joko du gaur, otsailak 18, 20:30ean.

Kontzertua Donostiako Ayo Silver! promotoreak ondu du, eta taldearen soinua promotore gazte horien gustu lisergikoekin bat dator; alegia, atmosfera psikodelikoetan murgiltzen den lurrazpiko rocka.

Estatubatuarrek Relax (Reverberation Appreciation Society) izenburuko diskoa argitaratuko dute laster, eta, hain zuzen ere, lan horretako doinuak aurkeztuko dituzte gaurko emanaldian.

Ayo Silver!-ek, gainera, hurrengo hilabeteetarako ondu dituen kontzertuen zerrenda ere iragarri du: martxoaren 6an, Ginnels eta Flowers ingelesak; apirilaren 4an, AEBetako La Luz; apirilaren 15ean, AEBetako Gap Dream; maiatzaren 9an, Bartzelonako The Free Fall Band; maiatzaren 12an, AEBetako The Entrance Band; eta, amaitzeko, maiatzaren 17an, AEBetako The Woolen Men.

Kontzertu gehienak Le Bukowski Klubean egingo dira, eta baten bat Guardetxean. Dena dela, informazio guztia Ayo Silver!-en webgunean dago jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button