IKUS-ENTZUN

Desgaituen kirolari buruzko dokumentala, Elorrion

Niko von Glasow zuzendari alemaniarrak 2013an estreinatutakoMein Weg nach Olympia  (Ni Olinpiara bidean) filma aurkeztuko dute ostegunean, abenduak 12, Elorrioko Iturri Kultur Etxean, 19:30ean.

Jatorrizko bertsioa proiektatuko da gaztelaniazko azpitituluekin. Filmak desgaituen kirola jorratzen du; hain zuzen ere, 2012 Londreseko Olinpiadetan parte hartuko duten lau kirolariren bizitzak kontatzen ditu filmak.

Niko von Glasow zuzendaria kirolaren etsai gisa agertzen da filman, eta bere ustez, kirolari desgaituen Olinpiadak zentzugabekeria hutsa  dira. Ez du ulertzen nola desgaituek horrelako kirol-helburuak ezartzen dizkieten euren buruei.

Hala, lau kirolariren eguneroko bizitzan murgilduko da, kirol-abentura horren arrazoiak ulertzeko asmoz. Era berean, Greziako Olimpia hirira ere bidaiatuko da, kirol-munduak zinegilearengan sortuko duen erakargarritasunari jarraiki.

Filmak zenbait sari jaso ditu: Berlinalen jaialdian, eta Munich hiriko DOK.fest eta Kanadako Festival des Films du Monde jaialdietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button