
Pabellon 6 aretoan, maiatzaren 16tik 25era, ¿Quién nos disparó? antzezlana ikusteko abagunea izango da. Pieza Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak bultzatutako Antzerkigintza berriak programatik sortu zen.
Bertako lagunek eman dizkigute lanaren nondik norakoak: Obra fantasia bat izateko errealegiak diren benetako gertakarietan oinarritutako alegia bat da; baina, aldi berean, fantasia bat ere bada. Istorioaren hasiera hauxe izan zitekeen: “Bazen behin Errumania izeneko urrutiko herrialde bat, komunismo banpiriko baten diktadurapean bizi izan zena. Erregimen hori suntsitzeko, diktadoreak fusilatu zituzten eta demokrazia kapitalista ezarri. Horrela, Europako bigarren herrialderik pobreena izatea lortu zuten”.
Eta horretaz gain, desengainuari buruzko alegia bat ere badela esan dezakegu, beldurrari buruzkoa, emigrazioari buruzkoa, esplotazioari buruzkoa, noizbait munduko lekuren batean maitatuak sentituko garen itxaropenari buruzkoa. Esperpentoa dago, errebista musikala, mina eta umorea, bai eta gero eta gizatasun gutxiago duen mundo honi buruzko begirada itxaropentsu bat ere.
Pieza Ramon Bareak zuzendu du, eta oholtza gainean, sei antzezle arituko dira: Itziar Lazkano, Olatz Ganboa, Nagore Navarro, Leyre Berrocal, Juana Lor eta Gaizka Chamizo.
Emanaldiak (ostiral eta larunbatetan) 19:30ean izango dira eta (igandeetan) 19:00etan.
Informazio guztia: Pabellon 6