
Atzo, Miren Josune Ariztondo Kulturako Foru Diputatuak, Bizkaiko Foru Aldundiak datozen asteetan burutuko diren musika, arte eta aisialdi jarduerak aurkeztu zituen. Haien artean, Gabonetako kontzertuak, arte tailerrak eta Dantza Gala nabarmendu daitezke.
Hala, datorren abenduaren 22an, 19:00etan, Gabonetako Soinuak izeneko kontzertua izango da Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan Bilboko Abesbatzak, Gernikako Gaudeamus Koralak eta Leioako Kantika Koralak parte hartuko dute .
Abenduaren 27an, Dantza Gala izango da toki berean. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiaren bekaduna izango dira: Anne Barrrio Ruíz (Alemania), Nerea Barrondo Aguado (Errusia), Sara Etxebarri Olmeda (Madril), Ines Perez Urien (Madril), Marta Rueda Blanco (Alemania) eta Uxue Sanjuan Etxebarria (Madril). Gonbidatu gisa parte hartuko dutenak honako hauek izango dira: Londreseko Ballet Royaleko Itziar Mendizabal (Hondarribia) eta Egward Watson.
Dantzaren inguruan ere, dantza klasikoari buruzko tailerrak eta maisu eskolak emango dira Euskalduna Jauregian (abenduaren 28an), Hala, Itziar Mendizabalek emango du Master Class bat.
Kantu Txikiak (abenduaren 29an) eta erakusketak eta tailerrak museoetan izango dira programazioaren beste osagarri batzuk.