ARTEA

“Desataduras” erakusketa ikusgai, Montehermoso kulturunean

Azaroaren 15era arte izango da ikusgai Montehermoso kulturunean Nerea Lekuonaren Desataduras erakusketa. Montehermoso kulturuneak 2019ko deialdian aukeratutako lau proiektu artistikoetako bat da Desataduras, aurten erakutsiko den azkena.

Nerea Lekuonaren lana ingurunera egokitzeko, eta intuizioa eta zolitasuna lantzeko ariketa izaten da beti. Bere proposamenetan gurutzatu egiten dira irudiak, idazketa, ekintza, bitartekaritza eta egungo egoeraren analisia. Alderdi grafiko eta bisualetatik abiatuta, bere proiektu artistikoan gero eta gehiago dira instalazio, esku-hartze eta formatu zabalduak, eta bertan, gure munduari buruzko ikuspegi kritiko batekin elkartzen ditu bere adierazpen-baliabide guztiak.
Horrenbestez, bere lanak gaitasun tekniko ugari dakar berekin, non formatuen hibridazioak, hausnarketa politikoek, sentsibilizazio sozialak, abileziak eta ironiek arau eta ereduetatik aldentzera bultzatzen baitute”.

Diseinu, zinema eta bideoaren arloko prestakuntzaren osagarri, lantegi eta ikastaroak egin ditu hainbat artistarekin: Esther Ferrer, Isidoro Valcarcel Medina, Daniel Canogar, Miguel Trillo eta Luis de la Alas,besteak beste.

Egin dituen erakusketez gain, Bilboko Guggenheim museoko hainbat hezkuntza-programatan irakasle aritzen da 2018az geroztik, eta gaur egun, Gasteizko arte garaikideari eskainitako Zas Kultur Espazio independentearen edukiak eta programak kudeatzen laguntzen du, baita Euskadiko eta Nafarroako artista hasi berrien Inmersiones kongresuan ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button