BESTELAKOAK

Sorkuntza sustatzeko programa berria Tabakaleran

Tabakalerak sortzaileen lana sustatzeko programa berri bat abiatu du eremu digitalean, helburu argi batekin, “gonbidatutako sortzaile bakoitzak lan berri bat garatuko du webgunerako, egunotan bizi dugun egoera berezia oinarri hartuta”.

#TabakaleraEtxean ekimenaren barruan dagoen programazio hori kanal digitaletatik jarraitu ahal izango da astero, etxetik, eta datozen asteotan, performance, koreografia, interbentzioak, net art edo soinu elektronikoa esparru artistikoak garatuko dira.  Bertatik adierazi dutenez, “Pieza guztien ardatz nagusia gaurkotasun handiko gaiekin lotura zuzena edo sinbolikoa izatea da hala nola intimitatearekin eta haren galerarekin, pertsonen arteko harreman berriekin, espetxeratzearekin, ingurumenarekin edo teknologien erabilera kritikoarekin. Finean, abian ipini dugun ekimenak gure inguruko hainbat artistek bizi dugun egoera nola bizi duten deskubritzeko aukera izango dugu.”

Gaur, apirilak 8, Berlinen bizi den Jone San Martin koreografoa izango da bertan, 19:00etatik aurrera, eta zuzenean Clara Montero Tabakalerako kultur zuzendariarekin sorkuntza garaikidearen inguruan jardungo da.
Datorren astean, Jon Otamendik konfinamenduaren ondorioz hutsik dauden espazioei buruzko proposamena aurkeztuko du. Orain aurkezten duen lanak harreman zuzena du L ‘Intrus erakusketaren testuinguruan Tabakaleran gauzatu zen La palabra suceder (2017) lanarekin.

Jaime de los Ríosek zuzendutako Hyperconectadxs online erakusketa bat da, “sarean museoz gaindiko formatuak esploratzen dituena, konexioaren, parte-hartze kolektiboaren eta telelaguntzaren kontzeptupean”. Artista hauen lanak izango dira erakusketan ikusgai: Victoria Ascaso, Cesar Escudero, Manu Arregui, Joana Moll, eta Alvaro Alegria Garikoitz Artolarekin.

Apirilaren 10ean, zinea eta emakumea izango dira protagonista, 19:00etan, Noka Mentoring programaren barruan kokatzen den Hiru begirada. Hiru pasarte izeneko saioan. “Irati Gorostidik, Elena Lopez Rierak eta Lara Izagirrek, hautatutako film baten sekuentzia bat proposatuko digute, eta aukeraketa horren zergatia azalduko digute. Une horretatik aurrera, 45 minututan zehar, zine jardunaren eta emakumearekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte”.

Datorren astean, Tabakalerako programazio digitalak aurrera jarraituko du. Adi egon!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button