LITERATURA

Literaldian, Harkaitz Canorekin

Bartzelonan amaitzen ari den Literaldiaren barruan, Biblioteca Esquerra de l’Eixample-Agustí Centelles liburutegian egiten den Irakurle Klubaren saioan izango da bihar Harkaitz Cano idazlea, bere Twist obra irakurleekin komentatzen.

Baina ez da izango hau Canok izango duen agerpen bakarra, izan ere, bihar, Diego Ameixeiras galiziar literatoarekin mintzatzeko eratu den topaketa batean izango da idazle euskalduna.

Harkaitz Cano euskal idazlea eta Diego Ameixeras galiziarra lurralde bietako literaturaren gaurkotasunaz mintzatuko dira bion arteko solasaldian. Biak 70. hamarkadan jaiotakoak dira, eta horrek giro urbano eta garaikidea eman die beren obrei. Ez dira literaturaren berrikuntza izan, baina idazlearen ofizioaren ikuspegi garaikideena agertu izan da bere idatzietan. Narratiban eta poesian aritzeaz gain, pertsona polifazetikoak izan dira, eta letren langileak direla esan daiteke, antzerkian, performancean, gidoilari, komikigintzan, eta bete hainbat esparrutan aritu baitira.

Bion arteko elkarrizketan, egin duten ibilbide literarioko dibergentziak edota konbergentziak agertuko dituzte, bai eta mundu globalizatu honetan duten sortzaile nortasunaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button