Deustuko La Fundicion aretoak denboraldi berriari ekingo dio asteburu honetan José Juan Rodríguez aktorearekin. José Juan Rodríguezek idatzi, zuzendu eta interpretatzen duen pertsona bakarreko lana, Leyenda del Espacio, estreinatuko du Euskadin.
Eszenan, bizikleta bat eta bera bakarrik, Becketten pertsonaia askoren moduan. Askotan, aktore batek gidoi bat buruz ikasten duen bitartean paretan puntu bat izaten du solaskide, edota edozein pertsona bakarrik bere hitzekin dabilen moduan, bere gorputzarekin, barruko eta kanpoko elkarrizketekin.
Datorren astean, irailaren 28 eta 29an, beste estreinaldi bat izango da bertan: Parlem-ne dantza-pieza, Vero Cendoya konpainiarena, dibertsitate funtzionala duten pertsonen lan profesionalaren adierazle nazional handienetakoa.
Tartean, La Fundicion Dantzaldia jaialdiaren egoitza ere bihurtuko da.
Urrian, Gabriel F. brasildarraren antzezlana, Adaptaçao etorriko da. Eta hil horretan ere, aurtengo BAD jaialdia hasiko da.
Hortaz esan daiteke, denboraldi berria oso beterik datorrela.