ESZENA

“Denbora galtzen” ikuskizuna taularatuko dute Gazteszenan

Donostiako Egia auzoan dagoen Gasteszena aretoak Danza Mar Gomez konpainiaren Denbora galtzen izeneko ikuskizuna hartuko du larunbatean, martxoak 10, 20:00etan. Dantza, zirkua, poesia bisuala eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna da.

Askotariko ikuskizun honek esparru desberdinetatik datozen bi artista biltzen ditu: batetik, antzerkiaz arduratzen den Mar Gomez eta bestetik, akrobaziak gauzatzen dituen Ignasi Gil.

Aipaturiko bi aktoreak, erloju baten barruan bizi dira horretaz ohartu gabe. Erloju handi horren makineriaren parte dira. Bat batean denbora gelditzen da eta engranajea hausten da, eta bizitzaren orduak amaitzen hasten dira. Haien bizitzan egin ez duten gauzak egin ordez, daukaten denbora gutxia galtzen hasiko dira, dibertitzeko asmoz. Denbora galtzen, bizitzari buruzko kalkulua da, bizitzaren minutu gozagarriei eginiko omenaldia.

Honatx ikuskizunaren irudi ikusgarri batzuk:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.