ARTEA

Euskal keramikagile Garaikideen erakusketa

Hurbiletik- De Cerca izeneko erakusketa da Euskal Keramikagile Garaikideen Elkarteak (EKG) atondu duena Donostiako Kutxa-Boulevard aretoan. Erakusketa martxoaren 10ean zabaldu zen eta apirilaren 9ra bitartean izango da zabalik.

Koro Martinez, Ione Urain, Jabier Berasategi, Loli Pinedo, Maite Salutregi,  Ramon Berraondo, Ines Gonzalez de Zarate eta Txaro Marañon zeramika-egileek  paratu dituzte euren lanak, baina honetaz gain, atzera begirako bat jarri da non zortzi urteko ibilaldia laburbiltzen den.

Langile hauen eginkizuna eta diziplina hobeto ezagutu ahal izateko, martxoaren 24an egingo da bisita gidatu bat bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button