ESZENA

Dejabu taldearen lan berria: “Itzulera”

Dejabu taldeak Oreretako Lekuona Fabrikan estreinatuko du Itzulera pieza, urtarrilaren 18an, 20.00etan. Miren Alcalá, Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta David Aguilar antzezleak izango dira.

Lanaren korapiloa hauxe da: “Konpainia bateko hiru kideek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea”.
Bertako kideek esan duten moduan, zuzenean sortutako filma baten moduan eszenaratzen da lana. Hiru antzezleez gain, David Aguilar zinegilea egongo da oholtzan, zuzeneko irudien sorkuntza eta errealizazioan. Komedia existentzial honetan ez dira faltako abentura, paisaia psikodelikoak eta bizia salbatuko dien txakur chihuahua bat.

Estreinaldiaren ostean, Arrasateko Amaia Antzokian izango da taldea urtarrilaren 19an. Hurrengo hitzordua, 23an, Bilboko Azkuna Zentroan izango da, eta 24an eta 25ean, Elorrio eta Donostia bisitatuko ditu taldeak.

Maiatzera bitartean hainbat zita dituzte Euskal Herri osoan barna.

Show More

Related Articles

Back to top button