MUSIKA

Deborah Carter-ek Ella Fitzgerald omenduko du Donostian

Ella Fitzgerald jazz musikariaren ehungarren urteurrenaren harira, Deborah Carter-ek kontzertua egingo du ostiralean, Donostiako San Telmo-SGAE Fundazioa Gunean, 12:30ean.

Donostia Kulturaren arabera, “Deborah Carter kantari bikainak Ella Fitzgerald jazzaren dama handiaren errepertorioa gogora ekarriko digu, bere jaiotzaren mendeurrenaren harira. Jazzaren eta XX. Mendeko kulturaren ikono gailenetako bat da Ella Fitzgerald. Carterrek fideltasunez interpretatzen ditu haren abestiak, baina estilo pertsonala ere ematen die”.

Deborah J. Carter AEBetan jaio zen eta Hawaii eta Japonian hazi zen. Mundu guztiko jazz jaialdi, klub, mintegi eta telebista saioetan parte hartu du, hala Europan nola Asian, hirukote formatuan zein orkestra handiekin. Horrekin batera, maisu-klaseak ere zuzendu ditu munduko makina bat tokitan; egun, hain justu, jazz-kantu irakaslea da Donostiako Musikene zentroan. Sei disko plazaratu ditu.

Carter ondoko musikariekin arituko da agertokian: Iñaki Askunze, saxo tenorea; Francisco Javier Juanco, gitarra; Gonzalo Tejada, kontrabaxua; eta, amaitzeko, Jo Krause, bateria.

Informazio gehiago: donostiakultura.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button