BESTELAKOAK

Datozen egunotan “Irudika” topaketak gauzatuko dira

Irudika topaketen laugarren edizioa urriaren 29, 30 eta 31n egingo dira Gasteizen. Euskal Irudigileak elkarteak hainbat artistarekin elkarrizketatzeko eta euren lan-espazioak ezagutzeko aukera luzatuko du on-line formatuan.

Aurtengo edizioan Uruguai, Quebec, eta Frantzia izango dira herrialde gonbidatuak, eta handik ZOER eta Marion Fayolle, Marc-Olivier Lamothe eta Dani Scharf, Cecilia Rodriguez Oddone, Alfredo Soderguit, Francisco Cunha eta Sabrina Perez  adituekin egoteko parada izango da. Euskal ilustrazioa ere presente egongo da Yolanda Mosquera, Rocio Araya, eta Astiberriren eskutik. Horiez gain, Sebas Velasco, Ruth Juan, Yubia eta Eva Menak ere parte hartuko dute muralgintza eta grafitti munduarekin duten harremanagatik, horixe baita Sektore Paraleloen jardunaldirako aukeratutako gaia. Josune Urrutia euskal ilustratzaileak ere parte hartuko du, izan ere, ekitaldian presentzia handia izango du euskal ilustrazioaren sektoreak.
Euskal Irudigileak elkarte profesionalak antolatu du ekitaldia eta formatu berri bat baliatu du edizio honetarako, zeinaren bidez gonbita egiten baitie parte-hartzaileei birtualki bidaiatzeko eta jaialdiak eskaintzen dituen aukerak biderkatzeko muga fisikoak gaindituz.

Artista bakoitzaren aurkezpena eta burutzen duen lana Irudikaren facebook-en duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button