BESTELAKOAK

Miren Garatek “Ekaitzaren zipriztinak” kronika-liburua argitaratu du

Miren Garate (Azpeitia, 1985) kazetariak Ekaitzaren zipriztinak kronika-liburua aurkeztu berri du, Tene Mujika beka tarteko. Liburuak krisi ekonomikoak gizartean eragindako ondorioak jorratzen ditu. Argitaratzailearen arabera, “gogorrago ala leunago, guztiok harrapatu baikaitu zaparradak”.

Egileak alfabetoaren hizkien arabera ondu du liburua, a-tik z-ra, hainbat gai jorratzeko: “berdintasunean krisiak nola eragin duen; dibertsitate falta edo zenbait kolektibok lan merkatuan sartzeko dituzten zailtasunak; ekintzailetza; finantzei lotutako engainuak; gazteen arazoak; hartzekodunen konkurtsoak eta enplegua erregulatzeko espedienteak; ikerketa eta garapenaren egoera; janari bankuak; kontsumoa; lanuzteak; mobbing-a; nekazaritzaren etorkizuna; osasun arazoak; prekarietatea; Stop Kaleratzeak elkartea; teknologia aurrerapenek ekar dezaketena; unibertsitatea; xenofobia jarrerak; zahartzaroa eta pentsioak”.

Gai bakoitzari buruzko kaltetu baten testigantza agertzen da atal bakoitzean, eta gero egileak hitz horien harira egindako kazetaritza-lana, kasu honetan, erreportajeak.

Miren Garatek Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi du, eta hainbat hedabidetan aritu bada ere, Berria egunkariko ekonomia sailean jardun du gehienbat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button