LITERATURA

Literaturarekin lotutako jarduerak, Gasteizen

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Gasteizko Udalaren Liburutegien Sareak literaturarekin lotutako jarduerak antolatu ditu hil osoan. Besteak beste, idazle eta sortzaileak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, eta horrez gain, lantegiak eta ikuskizunak ere izango dira.

Hala, gaur berton, Eva García Sáenz de Urturik El Ángel de la Ciudad lana komentatuko du.
Euskarazko ikuskizunak honako hauek izango dira: Goiuri jauregian, 19:00etan, Katixa Agirrek Idazlea psikoanalisatzen. Dibaneko solasaldia izeneko saioa eskainiko du hilaren 14an. Toki berean, Naita produkzioak musika eta ipuinak uztartzen dituen haurrentzako ikuskizuna egingo du hilaren 16an. Eta azkenik, 18an, Iban Zalduak eta Miren Narbaizak Ipuina engainua da emanaldi literario-musikala aurkeztuko dute.

Goian aipaturikoez gain, Luz Gabás idazleak (Planeta saria, 2022) Lejos de Luisiana aurkeztuko du, eta Miguelanxo Pradok Del cuaderno de notas al libro: el proceso creativo de un cómic al completo izeneko tailerra ere egingo du. Azkenik, Llum Saumell idazleak Las Invisibles irakurketa errazeko lana aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button