BERTSOTAN

Datorren larunbatean Euskal Herriko Eskolartekoa jokatuko da

Datorren larunbatean, ekainaren 3an, Euskal Herriko Eskolartekoa jokatuko da Iurretan. Bertan hamar bertsolari gazte arituko dira kantuan.

Egun handia heldu da, eta betiko legez, gure lurraldeetan jokatutako Eskolarteko guztietatik sailkatutako hamar bertsolari gazte izango dira Iurretako oholtzan.
Apirilean hasi ziren ekitaldiak eta egindako saio guztietatik honako hauek izan dira onenak: Gipuzkoatik June Aiestaran eta Danel Etxeberria; Nafarroatik Kattin Madariaga eta Eki Mateorena; Arabatik Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi; Bizkaitik Haizea Telleria eta Ixone Asategi; eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako ordezkariak Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona.

Hortaz erne gon, ekainaren 3an, 11:30ean, Euskal Herriko Eskolartekoa hasiko da Iurretako frontoian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button