IKUS-ENTZUN

Aleksandr Sokurov zinegile errusiarrari buruzko zikloa, Bilbaoarten

Ekainaren 4an hasi eta uztailaren 16an amaituko da Bilbaoartek ondu duen Aleksandr Sokurov zine zuzendari errusiarraren inguruko programa. Guztira zazpi film pantailaratuko dira, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.

Hauxek izango dira Bilbaoartek aurkeztuko dituen filmak: ekainaren 4an, Skorbnoye beschuvstviye (1987); 11n, Dni zatmeniya (1988); 18an, Mat i Syn (1997); 25ean, Moloch (1999); uztailaren 2an, Telets (2002); 9an, Russkiy kovcheg (2002); eta, azkenik, 16an, Otets y syn (2003).

Ekainaren 4an zikloa irekiko duen Skorbnoye beschuvstviye filmaren harira, George Bernard Shaw idazlearen obra baten moldaketa da, eta ondokoa kontatzen du: Shotover kapitainaren jauregira pertsonaia xelebrez osatutako talde bitxia iritsiko da. Hainbat gertaera izango dira, gerraren mehatxupean, tartean, maitasun aferak, bat-bateko heriotzak edo otordu oparoak. Hori guztia gertatu ostean, pertsonaiak ozeanoan izango dira, baltsa zatar batean galduta. Egoera arriskutsu hori haien zalantzazko etorkizunaren irudi bihurtuko da.

Sokurov zinegilea 1951n jaio zen, eta San Petersburgo hirian bizi den zinegile eta gidoilari prestigiotsua da. Adituen aburuz, Andréi Tarkovski zinegile errusiar entzutetsuaren ondorengoa da. Bere filmek marka bereizgarria dute, eta estetikoki maila handikoak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button