IKUS-ENTZUN

Terrorezko film laburren on-line lehiaketa

Nafarroako Festival Horror Online Art film laburren lehiaketaren laugarren edizioan parte hartzeko epea zabaldu dute.

Lehiaketan parte hartu nahi duten egileek Vimeo edo Youtube plataformetara igo beharko dituzte haien lanak, eta film horiek gehienez 30 minutuko iraupena izango beharko dute. Horretarako epemuga abuztuaren 20a izango da.

Aurtengoa laugarren edizioa izango da, eta egile orori zabalik dago. Behin filmen aukeraketa egin eta gero, Sekzio Ofizialean lehiatuko diren lanak on-line bozkatuko dituzte ikus-entzuleek. Profesionalez osatutako epaimahai bat ere izango da.

On-line lehiaketaz gain, film labur eta luzeen emanaldiak ere egingo dira Nafarroako hainbat aretotan.

Lehiaketari lotutako xehetasun guztiak: horroronlineart.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button