BESTELAKOAK

Arte Grafikoari buruzko III. Jardunaldiak, Gasteizen

Autoedizioa izango da gai nagusia, azaroaren 9tik 19ra bitartean, Gasteizko Montehermoso museoan egingo diren Arte Grafikoaren Jardunaldien hirugarren edizioan.

Informazio eta komunikazio teknologiei esker, zabaltzen ari den fenomenoa da autoedizioarena, eta hori dela eta, grabatuaren, ilustrazioaren edo argazkigintzaren alorretako autoedizioa ezagutaraztea izango da Arte Grafikoari buruzko III. Jardunaldien helburua.

Horretarako hainbat hitzaldi eta lantegi praktiko programatu dira, hala nola, Autoedizioa: sormena testuingurutik kanpo (J.P. Huércanos), edo  Zergatik argazkilariok aukeratzen dugu autoedizioa? (Miren Pastor).
Hauez gain, Autoedizio-jaialdietako Petxakutxa saioa ere egongo da EA! (Valladolid), Inclasificables (Salamanca), Pumpk (Iruña), Guillotina (Donostia), eta La fugaz (Gasteiz) kolektiboen parte-hartzearekin. Autoedizio-azoketako eta jaialdietako kudeaketari eta antolakuntzari buruzko mahai-ingurua ere antolatu da.
Gainera, azaroaren 21etik abenduaren 16ra, Erretratua. Grabatzetik programatzera erakusketa atonduko da, eta lantegian egindako lanak eta antzinako beste grabatu batzuk izango dira ikusgai.

Informazio guztia: Montehermoso

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button